MondragonLingua Taldea hizkuntza-zerbitzu aurreratuak ematen espezializatuta dago, bai Prestakuntzan, bai Itzulpengintzan eta komunikazio eleaniztunean, teknologia berritzaileen bidez eta merkatuaren eta bezeroen beharrei erantzuteko kalitatearen eta proaktibitatearen aldeko apustua eginez.
Merkatuan daramatzan 40 urte baino gehiagok MondragonLingua bere sektoreko erreferentziazko enpresa liderretako bat bihurtu dute.
Enpresa hauek MondragonLinguan jarri dute euren konfiantza
Previous
Next
MONDRAGON korporazioa MONDRAGON
Talde aitzindari baten babesa
MondragonLingua MONDRAGON Korporazioko kide da, korporazio bakarra bere eredu kooperatiboagatik eta Europako enpresa-entitate nagusietako bat. MONDRAGON Korporazioak 85.000 langile baino gehiago ditu hainbat sektoretan, hala nola industrian, banaketan, osasunean, ezagutzan eta finantzetan, eta nazioarteko presentzia du 15 herrialde baino gehiagotan. Era berean, MONDRAGON Korporazioak I+G+Bko 9 zentro biltzen ditu eta bere Unibertsitatea du.
Nazioarteko presentzia
Berme ziurtatua
MondragonLinguak kalitatearen Urrezko Q ziurtagiria lortu du EFQM kudeaketan eta ISO 9001 eta ISO 17100 ziurtagiriak ditu
Berrikuntzarekiko konpromisoa
HAZITEK 2020 – I+G ENPRESA ARLOKO LAGUNTZA-PROGRAMAK finantzatutako proiektu hauetan parte hartu du MondragonLinguak.
EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK 2014-2020 ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAR FUNTSAREN (EGEF) BITARTEZ KOFINANTZATUTAKO ERAGIKETA
Proyecto nº ZL-2020/00049 – COMETA proiektua
Proyecto nº ZL-2020/00179 – EDUKA360 proiektua
Proyecto nº ZL-2020/00171 – GENIUS proiektua
Proyecto nº ZL-2020/0058 – IASSIST proiektua
Proyecto nº ZL-2020/00050 – ITAI proiektua
Konpromiso soziala
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena
MondragonLingua plantilla konprometitu eta lehiakor batek osatzen du, pertsona guztientzako lan-ingurune seguru batean, enpleguaren egonkortasuna sustatuz; enpresa osatzen duten pertsona guztien garapen pertsonal eta profesionalaren alde eginez; emakumeen eta gizonen arteko egokitasuna, tratu-berdintasuna eta aukerak sustatuz; aniztasuna, parte-hartzea eta talde-lana sustatuz; baita errespetuan eta elkarrizketan oinarritutako lan-harremanak eta lan-bizitza, bizitza familiarra eta norbanakoaren bizitzaren arteko kontziliazio erantzukidea sustatuz.
2019an, MondragonLinguak Berdintasun Batzordea eta I. Berdintasun Plana onartu eta abian jarri zituen. Gaur egun, Emakundek MondragonLingua lankidetza-erakunde gisa aitortzen du.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar la navegación y realizar labores analíticas. Puedes obtener más información en nuestro apartado de Política de Cookies dentro de Preferencias de privacidad.