Eskolaz kanpoko ekintzak 2024 Izen-ematea

Ikaslearen datuak

Familia-datuak

Baimenak eta baldintzak

Argazkietarako baimena

Gurasoen baimena

Nire semea/alaba zentroak esklusiboki antolatutako eskolen eta jarduera osagarrien argazkietan ager dadin eta argazki horiek honako leku hauetan argitara daitezen:

  • Zentroaren webgunea edo bloga.
  • Zentroak egindako filmaketen hedapen publikoa, horiek salerosteko asmorik ez badago.
  • Zentroak sustatzen dituen hezkuntzaren arloko aldizkariak edo argitalpenak.
  • Zentroarentzako aurkezpen digitalak.

Nire semeak/alabak egindako materiala hezkuntzaren arloko blogetan eta komunikazio-espazio publikoetan argitaratzea.

 

Baldintzak

  • Ikastaroak 8 hilabeteko iraupena dauka, 2020ko urriaren 1tik 2021ko maiatzaren 31ra arte.
  • Ekintzak honako kostua izango du urtero: 384€
  • Ordainketa 8 kuotetan banatuko da hurrengo moduan: 48€/hilabete
  • Kobrantza hile bakoitzeko hasierako 10 egunetan burutuko da.
  • Ez dago matrikula-gasturik.
  • Liburua ez dago prezioaren barne.
  • Familiak bere gain hartuko ditu ordainagiri-itzultzeak dakartzan gastuak. Ikasle batek bi hilabetez ez badu ordaintzen ekintzan baja izango da.
  • Ematen diren bajak aurreko hileko 20a baino lehenago komunikatu beharko dira.
  • Ikasle batek ordaindu gabeko kuotarik badu ezin izango da birmatrikulatu.
  • DBHko 1go mailatik aurrera taldeak mailaren arabera egingo dira. Ikasleek mailaketa froga egingo dute MondragonLinguan uztailean zehar taldeak osatu ahal izateko.
  • Izena emateko epea Maiatzaren 17tik 31ra izango da. Lekuak inskripzio ordena jarraituz ezarriko dira.
  • Aurrez aurreko eskolak bertan behera uztera behartuak izango bagina, beste formatu batean formakuntzarekin aurrera egingo genuke, online edo distantziara. Familiak formatu berriarekin jarraitzerik ez balu nahi izango idatziz bere baja eskatu beharko luke zentroan.

Diziplina-gabezi protokoloa

MONDRAGONLINGUAREN PROTOKOLOA GELAKO DIZIPLINA-GABEZIAK KUDEATZEKO

Falta arinak dira:
•    Justifikatu gabe berandu iristea behin eta berriro (lau aldiz jarraian).
Bigarren aldiz berandu iristen denean jarraian ez izan arren, irakasleak mezu bat bidaliko du LinguaCampus bidez. Gurasoek ohartarazpen bat jasoko dute.
•    Klasera materialik gabe joatea behin eta berriro (lau aldiz jarraian).
Bigarren aldiz gertatzen denean jarraian ez izan arren, irakasleak mezu bat bidaliko du LinguaCampus bidez. Gurasoek ohartarazpen bat jasoko dute.
•    Etxeko lanik ez egitea behin eta berriro (lau aldiz jarraian).
Bigarren aldiz gertatzen denean jarraian ez izan arren, irakasleak mezu bat bidaliko du LinguaCampus bidez. Gurasoek ohartarazpen bat jasoko dute.
•    Justifikatu gabeko ez etortzea (lau aldiz jarraian).
Irakasleak mezu bat bidaliko du LinguaCampus bidez, justifikatu gabe klasera etorri gabe geratzen den bakoitzean. Gurasoek ohartarazpen bat jasoko dute..
•    Saioen ohiko garapena galarazten duen motibazio-gabezia.

Zer egin:
•    Irakasleak arduradunari emango dio horren berri.
•    Falta baloratu eta familiarekin bildu beharra ote dagoen ikusiko da.
•    LEHENENGO OHARRA: Irakasleak ohartarazpena bidaliko du LinguaCampus bidez.
•    BIGARREN OHARRA: Irakasleak/koordinatzaileak (proiektuaren koordinatzaileak baloratu behar) gurasoei deituko die, faltaren berri emango die, idatziz bidaliko zaie jakinarazpena eta familiarekin bilduko da.
•    HIRUGARREN OHARRA: Koordinatzaileak gurasoei deituko die eta faltaren berri eman. Idatziz bidaliko zaie jakinarazpena eta familiarekin eta haurrarekin bilduko da.  Konpromiso bat adostuko da.

Falta larriak dira:
•    Baliabide materialak nahita apurtzea.
•    Gelakideei errespeturik ez izatea (irainak, borrokak...).
•    Irakasleari errespeturik ez izatea (irainak, kasurik ez egin nahita eta ondorioz taldea kaltetu...).

Hiru horiek falta oso larriak dira, ondorioz, irakasleak ahalik eta lasterren hitz egingo du arduradunarekin eta ezin balitz, Zentroko zuzendariarekin.
Arduradunak edo zuzendariak ikaslearekin eta gurasoekin hitz egingo dute gertatuari buruz. Falta hori ikaslearen LinguaCampuseko fitxan erregistratuko da, eta informazio hau jasoko da: data eta faltaren azalpena. Une horretan bertan emango da MondragonLinguako protokoloaren berri.

•    Errespeturik ez denek erabiltzen dituzten guneetan (pasilloetan, komunetan, harreran...).

Zer egin:
•    Irakasleak arduradunari emango dio horren berri.
•    Falta baloratuko da.
•    LEHENENGO OHARRA: Irakasleak-arduradunak gurasoei hots egingo die, faltaren berri eman eta jakinarazpena bidaliko da idatziz. Familiarekin eta haurrarekin bilera egingo da. Ikaslearen fitxan erregistratuko da falta (data eta gertatuaren azalpen zehatza). Protokoloaz informatuko da eta falta errepikatuz gero egon daitezkeen ondorioez ere bai.
•    BIGARREN OHARRA: Koordinatzaileak-arduradunak gurasoei hots egingo die, faltaren berri eman eta jakinarazpena bidaliko da idatziz. Familiarekin eta haurrarekin bilera egingo da berriro. Emango diren urratsen berri emango zaie.
•    Txostena egingo da kudeaketa-batzordearentzat eta balizko zigorraren berri emango da: behin-behineko edo behin betiko kaleratzea.