Itzulpengintza eta ahozko interpretazioa

ITZULPEN IDATZIA

Esperientzia zabala dugu era guztietako agirien itzulpenean: txostenak, azterlanak, gidaliburuak, kontratuak…

Gure itzultzaileek beren ama hizkuntzara besterik ez dute itzultzen; hori baita, gure ustez, naturaltasunez, zuzen eta erabateko eraginkortasunez itzultzeko modu bakarra. Proiektu bakoitzerako itzultzailerik egokiena aukeratzen dugu, bezeroak eskatzen digun lanaren ezaugarriei begiratuta eta itzultzailearen espezializazioaren arabera (enpresaren eta gaiaren arabera); horrek gure lanaren zehaztasuna bermatzen du.

  • Itzulpen orokorrak: dibulgazio artikuluak, turismoari buruzkoak, kazetaritzakoak...
  • Itzulpen teknikoak: Eskarmentu handia dugu, arlo askotako eta askotariko itzulpenak eginak baikara: katalogoak, jarraibideen liburuxkak, makinen zehaztapenak, kalitateari buruzko gidaliburuak, txosten korporatiboak, txosten teknikoak, patenteak, txostenak, etab. EFQMren Europako hainbat saritara aurkezteko txostenak ere itzuli ditugu.
  • Zinpeko itzulpena: Agiri ofizialen itzulpena. Hizkuntza sorta zabala eskaintzen dugu; ohiko hizkuntzetatik hasi (ingelesa, frantsesa, alemana, euskara, portugesa eta italiera) eta 40 hizkuntzarainoko sorta.

AHOZKO INTERPRETAZIOA

Gure interpreteek hainbat urteko eskarmentua dute goi mailako bileretan, biltzarretan, aurkezpenetan, laneko bileretan, etab. Bi interpretazio modalitate eskaintzen ditugu, nagusiki: loturazko-aldibereko interpretazioa eta sakelako telefono bidezko interpretazioa.