MONDRAGON LINGUA
metodoa
Teknologia berrien eta aurrez-aurreko eskolen abantailak bateratuta
Hizkuntzen ikaskuntzan, alderdi batzuetarako askoz ere eraginkorragoa da kalitatezko informatika programa bat erabiltzea, eskola tradizionalak baino; eta, aldiz, aurrez aurreko eta irakasleak gidatutako eskolak eraginkorragoak dira beste alderdi batzuk lantzeko.
MONDRAGON LINGUAn, teknologia berrien eta aurrez-aurreko eskolen abantailak bateratzen ditugu, ikaskuntzaren atal bakoitzerako egokien den sistema erabiliz. Adibidez, gure informatika programa aurrez-aurreko eskola baino askoz ere atsegin eta eraginkorragoa da banakako ariketak egiteko, hiztegia ikasteko, idatzizko ulermena lantzeko, errepikapenezko jardueretarako, etab.
Gainera, norberaren erritmoaren arabera lan egin dezakete ikasleek, gainerako ikaskideen zain egon gabe edo besteak norberaren zain egon gabe; era berean, informatikak ariketen eta jardueren emaitzei buruzko berehalako eta banakako informazioa ematen du, eta irakasleari, berriz, ezinezkoa zaio talde batean ikasleek lortutako emaitzak berehala jakinaraztea.
Hau da, teknologia berriak erabiltzeak onura handiak dakartza, pedagogiaren ikuspegitik. Eta horiei erantsi behar zaizkien antolaketari dagozkion abantailak, adibidez programaren bidez egun bakoitzean hobekien datorkizun ordutegian ikasi ahal izatea, edozein ordenagailutan. Horrek ikasteko erraztasun handiak ematen dizkie denbora gutxi dutenenei. Gainera, tutoreak etengabeko sarbidea du, Internet bidez, ikaslearen nondik norakoak aztertzeko; beraz, ikaslearen ibilbidea erabat gidatua da.
Aldiz, aurrez aurreko eta irakasleak gidatutako eskolak baliagarriagoak dira pertsonen arteko komunikazioa sustatzeko (eta hori funtsezkoa da hizkuntzen ikaskuntzan), etorria eta ahoskera zuzendu eta lantzeko, jendearekin harremanak izateko, ikasleen artean giroa sortzeko, motibazioa areagotzeko. Era berean, eraginkorragoak dira bana-banako aholkularitzarako ere.
Beraz, gure sistemak hizkuntzen trebakuntzara aplikatutako teknologia berrien abantailak eta betiko aurrez aurreko eskolen abantailak bateratzen ditu, zerbitzu eraginkor eta malguagoa ematearren, betiere.
PROGRAMEN EZAUGARRIAK
- Erabateko malgutasuna: Interneterako lotura duen zeinahi ordenagailutik ikasteko aukera.
- Ahots ezagutza, programarekin elkarreragina sortzeko.
- Bi ikasketa modu: gidatua eta librea.
- Hiru unitatez behin, banakako berrikusketa egiten da, ikaslea ahulen dabilen alderdiak landu eta sendotzeko.
- Aurrerapenei buruzko informazio xehea, ikaslearentzat nahiz tutorearentzat.
- On-line komunitatea, eztabaida guneekin eta txatarekin.
- Glosategia eta hiztegia.
- Maila guztiak, oinarrizkotik hasi eta aurreraturaino.
BESTE TREBAKUNTZA SISTEMA BATZUK
MONDRAGON LINGUAk IKTB berriak eta aurrez aurreko trebakuntza malgua bateratuz bere zentroetan eskaintzen duen zerbitzuaz gainera, Arrasateko eta Oñatiko zentroetan aurrez aurreko trebakuntza sistema tradizionala eskaintzen du, haur, gazte eta helduentzat, askotariko hizkuntza eta ordutegietan..
Cambridgeko Unibertsitatearen azterketetarako prestakuntzan espezializatuta dago, eta unibertsitate horrekin hitzarmen bat dauka, azterketak bere bulegoetan egin ahal izateko, horrek ikasleei dakarzkien abantailekin.


