Atzerrian ikastaroak
Zure hizkuntza maila praktikatu eta hobetu nahi baduzu atzerrian ikastaro bat eginez, MONDRAGON LINGUAk aukerako ikastaroak eskaintzen dizkizu, leku erakargarrietan eta aurrekontu guztietara egokituta.
Gurekin lan egiten duten eskolek urtean zehar antolatzen dituzte ikastaroak, denbora aldetik malgutasun handiko programak eskainiz, egonaldi luze zein motzagoak eta ikastaro orokor edo berariazkoak, enpresa mundurako edo azterketak prestatzeko.
Horretaz gain, gure arreta pertsonalizatua izango duzu, zure premia berezietara egokitzen den ikastaroa aukeratzen duzula bermatuko dizuna.
Gure ikastaro mota ezberdin eta lekurik eskatuenak ezagutzeko, zanpatu hemen.
Informazio gehiago nahi izanez gero ikastaro konkretu bati buruz, jarri gurekin harremanetan helbide honetan: inmersion@mondragonlingua.com


