Servicios a centros escolares
Eskola orduez kanpoko hizkuntza jardueren antolaketa
Ikastetxeak gero eta ahalegin handiagoa egiten ari dira beren ikasleei ahalik eta zerbitzu zabalena eskaintzeko; eta zerbitzu horien artean, eskari handiena eskola orduez kanpoko ingeleseko jarduerei dagokie. MONDRAGON LINGUAk ikastetxeen eta haietako familien esku jartzen ditu bere eskarmentua, ezagutza, antolaketarako ahalmena eta baliabideak, eskola orduez kanpoko hizkuntza jardueren antolaketa kudeatzeari begira. Gaur egun, 30 ikastetxek baino gehiagok eskatu digute horretarako laguntza.
Hizkuntza Aniztasunerako Proiektuak inplementatzea
- Proiektu hauetan sartzen dira ingelesaren irakaskuntza, 3-4 urterekin hasi eta Derrigorrezko Irakaskuntza amaitu arte; atzerriko bigarren hizkuntza lantzen hastea, Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklotik aurrera, eta hirugarren hizkuntza lantzen hastea, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hasita.
- Irakaskuntza arautuko atzerriko hizkuntzen irakasleen trebakuntza: Atzerriko hizkuntzak irakasteko metodologia ikastaroak eta atzerriko hizkuntzen irakasleentzako hizkuntza ikastaro espezifikoak.
- Atzerriko hizkuntzak ikasteko materialak diseinatzea, ikastetxeentzat, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako.
Honako hauek dira helburu nagusiak:
- Atzerriko hizkuntzak curriculumetik kanpoko edukien bidez ikastea, Artearen eta Musikaren bidez, adibidez.
- Atzerriko hizkuntzen bidez curriculumeko edukiak ikastea eta atzerriko hizkuntza ikasgai horren bidez ikastea, adibidez, Ingurunea eta Plastika ikasgaien bidez.
- Ingelesaren bidez (atzerriko hizkuntza) ikasteko autonomia sustatzea.


