2010.iraila. 7
Elkarrizketa
"Hizkuntzak ikastea edozein jarduerarako funtsezkoa da"
Ainhoa Sánchez, Miss Euskadi 2010
Mondragón Linguak bere ikasle ohien artean aurtengo Miss Euskadi edukitzea ohore handitzat du. Ainhoa Sánchez, Aretxabaletako alaba, lehiaketa horretan ederrena izateagatik nabarmendu zen, baita trebakuntza opraoa izateagatik ere. Espero dugu gure artean ikasitako ingelesa baliagarria izango zaiola aurrerantzean. Elkarrizketa honetan BECeko ekitaldian bizitakoa azaltzen digu, baita hizkuntza bat ikasteak egun duen garrantzia nabarmendu ere.
Modelu-agentzia batean ari zara lanean, ETBko saio batean laguntzaile gisa zabiltza eta orain Miss Euskadi saria lortu duzu. Hori guztia 23 urterekin. Zer da egin nahi duzun hurrengo gauza. Ziur lortuko duzula.
-Ezer bereziki, jardunean iritsiko dira emaitzak.
Hilabete gutxi batzuk pasa dira Miss Euskadi saria lortu zenuenetik. Zeintzuk dira egun dituzun oroitzapen nagusiak?
-Batez ere gogoan dut ekitaldia amaitu zenenan zenbat gozatu nuen nire senitarte eta lagunekin.
Bizimodua asko aldatu al dizu?
-Ez denak berdin jarraitzen dut eta, egia esan, ez dut aldatzerik nahi.
Hizkuntzak ikasi izana zertan lagundu dizu edo lagundu ahal dizu?
-Garrantzitsua da edozein jarduerarako hizkuntzak jakitea, egun funtsezkoa dela iruditzen zait.
Mondragón Linguan ikasle izan zineneko garaia gogoan al duzu?
-Jakina. Oso oroitzapen onak ditut. Izugarri ikasi nuen bertan eta gainera primeran pasa nuen.
Zer nabarmenduko zenuke bertan landutako metodoez?
-Titulu homologatuetan aztertzeko aukera izatea eta horretarako trebakuntza jaso izana.



