2011.martxoa.17
Donostiako Orfeoiak gugan duen konfidantza berretsi du
Bertako ikasleek gure ikastokietan abantaila garrantzitsuak izango dituzte
Donostiako Orfeoiak eta Mondragón Linguak azken urteotan izandako elkarlana berretsi berri dute. Horren ondorioz, Orfeoiko kideek laguntza bereziak izango dituzte Monragón Linguan hizkuntzak ikasi edo horietan trebatzeko.
Akordio horren bitartez, Mondragón Linguak bere ekarpentxoa egin nahi dio kultura, horrenbesteko sona duen erakunde batekin aritzeko pozez. Datozen hilabeteetarako Orfeoiak duen egitasmoa pdf. bertsioan ala bere webgunean duzu ikusgai.






