2010.iraila.22
Skype bidezko zerbitzu berriak abian dira
Mondragón Linguak sare bidezko ikasketa sistema sendotuko du
Mondragón Linguak, hizkuntz-zerbitzuak ematen Euskadin nagusi den enpresak, Skype bidez ematen dituen zerbitzuak hobetzeko erabakia hartu berri du. Aplikazio horren bidez, ematen dituen distantziazko ikasketen eskaintza hobetu ahal izango du. Mota horretako metodologia gero eta onartuagoa dago gure ikasleen artean eta eskariak gora egin du nabarmen. Gainera, hobekuntza horien bitartez ikasleen banan-banako jarraipena hobetu egingo da, bere helburuak betetzeko laguntza guztia izan dezaten.
Skype bidez eginiko klaseak sona handia izaten ari dira, enpresen artea adibidez. Bertan, ingelesa edo euskara ikasteko one to one aukera baliatzen ari dira etengabe, negozioen alorrean hizkuntz trebakuntzak sekula baino balio handiagoa baitu. Ikasteko modu hori ere nabarmen hazten ari da gure ohiko ikasleen artean, batez ere hizkuntzak menderatzeko bere asmoa beste jarduera batzuekin osatzeko zailtasunak dituztenen artean.






