Ikastaro bereziak

Albisteak

Azken albisteak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

2009.martxoa.22

Etorkizuneko ildoak, aztergai Mondragón Linguan

Gure erakundean parte hartzen duten kide guztiak gonbidatuak daude Deban egingo den jardunaldira

Mondragón Linguak Hausnarketa Topaketa irekia egingo du aurrerantzean landuko dituen ildo estrategikoak zehaztu asmoz. Bertara azaltzeko gonbitea dute erakunde honetan parte hartzen duten guztiek, aipatu jardunaldi horren helburu nagusietako bat jende guztiaren iritzi eta prestutasunaren berri izatea baita.

Bilera martxoaren 28an izango, larunbatez, 8.30ak eta 14.30ak artean, Debako Aisia Hotel atsegin eta abegikorrean. Hausnarketa prozesuan parte hartzen duten guztiek bazkaria izango dute hotelean bertan eta talasoterapia zirkuituaz gozatzeko aukera izango dute. 

Jardunaldi horretan 2013ra begira zehaztuta dauden ildo estrategikoen berri eman eta iaz erabaki ziren aldaketa batzuk aipatuko dira.

Programa honokoa da:

2008an zehaztutako ildo estrategiko berrien aurkezpena.
Mondragón Lingua eta krisia.

Norberak Mondragón Linguaren proiektuan izan dezakeen protagonismoa.

Nork saltzen du Mondragón Linguan?
Zein ekarpen egin ditzakegu bezero berriak lortu eta ditugunak fidelizatzeko?
Bazkaria.
Talasoterapia zirkuitua.