2010.urria. 7
Mondragón Linguak bere baliabideak sare sozialen bitartez partekatuko ditu
Mondragón Linguak ate berri bat ireki du euskararen eta ingelesaren sekretuak ezagutu eta partekatu nahi dituztenekin harreman izateko, kasu honetan sare sozialen bitartez. Aipatu hizkuntza horiek sakonago ezagutzeko hainbat baliabide argitaratzen joango da, momentuz Twitter eta Facebooken bitartez. Besteak beste, aldizka mezuak jarriko ditu bertan, euskara eta ingelesa hobeki ezagutzeko hainbat trikimailu eta argibiderekin. Gainera, Mondragón Linguak bere jarduerarekin zerikusia duen informazio oro igorriko du sare sozialen bitartez, baita hizkuntzei buruz zerikusia duen hainbat albiste ere.
Sare sozialek eskaintzen duten horizontaltasuna eta barreiatzeko ahalmena ere baliatu nahi ditugu, gurekin elkarlanean aritu nahi duen edozeinekin hizkuntzen ezagutzarako txoko berri bat sortu asmoz.






