2009.urria.20
Mondragón Lingua Artiumeko kide izango da
Bi erakunde horiek arlo instituzionalean harremana sendotuko dute eta zerbitzuak partekatuko dituzte
Mondragón Lingua Artiumeko kide berezia izango da, bi erakunde horiek sinatutako akordioari esker eta hemendik aurrera Artiumeko aholku-batzordeetako batean egongo da.
Akordio horren bidez, Artiumek eta Mondragón Linguak azken aldi honetan izan duten harreman instituzionala berretsi eta sendotu egin da eta ondorioz bi erakunde horietako kideek zerbitzu bereziak jaso ahal izango dituzte.
Esaterako, Mondragón Linguak Artium fundazioko langileentzat euskarazko ala ingelesezko hamar ikastaro eskainiko ditu, bederatzi hilabetekoak. Horrez gain, euskaraz egingo den “Arterako Hitzak” zikloaren sustatzaile ofiziala izango da. Mondragón Linguak posta elektroniko bidez hilero linguamaila bidaliko die Artiumeko langile guztiei. Linguamail horien bidez, Euskadin hizkuntza zerbitzuak ematen nagusi den erakunde honek euskara eta ingelesa ikasteko hainbat kontzeptu gogorarazaten laguntzen die ikasleei.
Zerbitzu horiei esker, Mondragón Linguak, Artiumeko ohorezko kide izateaz gain, arte garaikideko egoitza horretako espazioak erabili ahal izango ditu bere jarduera egin ahal izateko eta langileek abantailak izango dituzte sarrerak lortzeko orduan.



