Ikastaro bereziak

Albisteak

Azken albisteak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

2009.apirila. 3

Mondragón Linguak Monterreyko Teknologikoko ikasleak trebatuko ditu

Prepanet proiektuko ikasleei ingelesa ikasteko sistema eskainiko die, elkarlan sakonagoaren lehen urrats gisa

Monterreyko Teknologikoak eta Mondragón Linguarekin harreman zuzena duen Mondragón Zerbitzu Linguistikoak erakundeak elkarlana hitzartu dute mexikar eskola horretan ingeles ikaste sistema abian jartzeko.

Akordio-ekitaldian bat egin zuten John Nelson, Mondragón Lingua Conexiako buruak; Hilda Catalina Cruz Solís, Monterreyko Teknologikoko Giza-Garapenerako Erretoreordeak; Francico Aguilera Aranda, Espainiak Monterreyn duen Kontsul Nagusia; Fernando Fernández Ortiz de Landaluze, Mondragón Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendari Nagusia; Carlos Cruz Limón, Monterreyko Teknologikoko Berrikuntza eta Erakunde-Garapen erretorea eta Georgina Serna, Prepaneteko Zuzendari Nazionala.

Hitzartutakoaren arabera, Nueva Leongo estatuko 90 ikaslerekin lehen saioak egingo dira, Prepaneten egitarauaren barne. Mondragón Zerbitzu Linguistikoak erakundearen zeregina, ikasle, tutore eta administratzaileei ingelesezko trebakuntza sistema egokia eskaintzea izango da. Horrez gain, aurrez-aurreko eskolak izango dira.

Nueva Leongo lehen saiakeraren ondoren, prepanetekin harremana duten 4.000 ikaslerekin bigarren urratsa emango da, aipatu bi erakundeen asmoa proiektu honi jarraipena ematea baita.

Prepaneten bidez, Monterreyko Teknologikoak sare bidezko hezkuntza sustatzen du, egun Mexikok hezkuntz-sisteman dituen gabezi batzuei erantzuteko asmoz. Ikastarook eredu mixtoa lantzen dute, linean lan egiteko aukera emateaz gain, trebakuntza sendotzeko aurrez-aurreko eskolak baliatzen baititu.