2010.urtarrila.20
Mexikorekin harremanak sendotzen
Herri amerikar horretan trebakuntza sistemak barreiatzen ari da Mondragón Lingua
Mondragón Linguak Francisco Plata jaunaren bisitaz gozatu berri du. Francisco Plata Coacalcoko Ikasketa Gorenetako Teknologikoaren zuzendari nagusia da eta bere asmoa Mondragón Linguaren jarduera hurbilagotik ezagutzea izan zen.
Aipatu erakunde unibertsitario horrek duen hizkuntzen laborategian Mondragón Linguak garatutako ikastaroa ezarri dute eta, orain arteko emaitza onak kontuan izanda, Francisco Platak gure funtzionamenduari buruzko informazio gehiago biltzeko aukera izan zuen.
Aipatu berri horrekin batera, nabarmendu beharra da Mondragón Linguak Conexiate proiektua abian jarri duela Mexikon. Horrek agerian uzten du hizkuntz zerbitzuak ematen Euskadin nagusi den erakundeak herri amerikar horrekin harremanak estutzeko duen asmoa. Conexiateren zeregin nagusia Mondragón Linguaren izena barreiatzea izango da, baita bere produktu eta zerbitzuak eskaintzea ere.
Gogorarazi, bestalde, iaz Monterreyko Teknologikoa unibertsitate mexikarrean ingelesa ikasteko sistema berritzailea abiarazi zuela Mondragón Linguak.



