2011.abendua.27
Emakumezkoen saski-baloiarekin bat
Mondragón Linguak irmo eusten dio gizartean balore positiboak hedatzeko bere asmoari, kasu honetan kirola delarik tresna nagusia. Eskoriatza Saski Baloi Taldeak aurkeztu berri du emakumezkoen saski-baloi eskola berria, gure erakundearen babesa izango duena.
Oso pozik gaude urrats honekin, harro esan genezake, modu honetako ekimenekin bat egitea gustuko baitugu oso. Horrez gain, poz handia
eman digu ere Eskoriatza Saski Baloi Taldeak eman dizkigun eskerrak eta zorterik onena opa diegu.






