2012.urtarrila.31
Joseba Bartolome: "Sus principios se complementan directamente con nuestra voluntad de transformación social"
Mondragón Lingua combatirá la pobreza a través de la Educación
Esta entidad se convierte en patrocinador de primer nivel de Traductores Sin Fronteras y Rossetta Foundation
MONDRAGON LINGUA Translators Without Borders (TWO) eta Rosetta Foundation erakundeen lehen mailako babesle bihurtu berri da. Elkarlan horren bitartez, gure enpresak berezko ekarpena egingo du hezkuntzari esker txirotasunaren eta bazterkeriaren aurka mundu mailan egiten ari den ahaleginean. TWOk eta Rosetta Foundationek itzulpen humanitarioa lantzen dute eta, horren bidez, zailtasunak dituen jendeak bere ohiko hizkuntzan ezagutza handiagoa jasotzeko zereginean jarduten dira.
Aipatu itzulpen humanitarioa munduan barna barreiatzea izango da elkarlan berri honen xede nagusietako bat. UNICEF erakundeak emandako datuen arabera, egun ezagutza faltak gaixotasunek baino heriotza gehiago eragiten ditu.
Lori Thickek eta Reinhard Schalerek, hurrenez hurren TWOren eta Rosetta Foundationen sortzaile eta buruzagiek, euren poza agertu dute eta MONDRAGON LINGUAri esker ona agertu diote "emango digun laguntza oinarri-oinarrizkoa baita guretzat".
Joseba Bartolomeren –MONDRAGON LINGUAko Komunikazio eta Marketing arduraduna– aburuz, "fundazio horiek dituzten helburuak erabat txertatzen dira gizartea aldatzeko ditugun printzipioekin. Hori dela eta, MONDRAGÓN LINGUAren Erretore Kontseiluak ekonomikoki laguntza ematea erabaki du". Bartolomek dioenez, laguntza horren bitartez "hizkuntzetan banatua dagoen ezagutza partekatuz eta zabalduz, txirotasunaren aurka borroka egin ahal izango dugu, baita Osasungintza, Hezkuntza eta Justizia sustatu ere".






