2008.abendua. 6
Mondragón Linguak HABEren 25. urteurrena ospatu zuen
Laura Apilanezek autoikaskuntzari buruz hitz egin zuen
Laura Apilanez HABE helduei euskara irakasteko erakunde ofizialaren 25. urteurren ekitaldian izan zen Mondragón Linguaren izenean autoikasuntzari buruz airtzeko. Apilanezek arlo horretan azken hilabeteotan garatu dituen proiektuei buruz aritu zen eta bertan agertu zituen prozesu horren guztiaren ondorio nagusiak. Mondragón Linguak esperientzia mardula du autoikaskuntzaren arloan, bere irakaskuntza sistema malguei esker.
Horixe izan zen HABEk antolatutako ekitaldian Mondragón Linguak egin zuen ekarpena. Aipatu topaketa horretan hainbat euskaltegitako kideak izan ziren euskararen arloan irakaskuntza modu eraginkor eta arrakastatsuagoak aztertzen. Ekitaldian agerian gizarteak dituen errealitate berri egokitzeko grina bereziz aritzen ari direla.
HABEk bi egitasmo berri aurkeztu zituen epe motzea abian jartzeko asmoz. Batak, euskara ikasteko mailekin zerikusia du eta besteak euskaltegiek lortzen dituzteko emaitzak aztertzeko moduarekin.
Trebakuntza konbinatuari buruzko iritziak ere plazaratu ziren topaketan. Arlo horretan ere Mondragón Lingua erreferentziazko erakundea bihurtu da.
Ekitaldia Joseba Erkizia HABEko idazkariaren agurrarekin amaitu zen.



