2008.azaroa.21
Mondragón Linguak egoitza berria irekiko du Madrilen
Itzulpena eta interpretazioa landuko ditu, batez ere
Mondragón Linguak egoitza berria irekiko du Madrilen. Laster batean irekiko da aipatu egoitza hori eta batez ere itzulpengintzari eta interpretazioari dagozkien zerbitzuak emango dira bertan. Bi arlo horietan oso emaitza onak lortzen ari da Mondragón Lingua, eskaintzen dituen goi mailako zerbitzuei esker.
Gure egoitza berria toki ezinhobeagoan egongo da, Castellanako pasealekuan. Mondragón Linguak Madrilen izango duen arduradun nagusia Alberto Santos izango da. Santosek esperientzia handia du itzulpenarekin zerikusia duten proiektuak kudeatzen eta esku artean duen erronka berri hau ilusio bereziarekin hartuko duela adierazi du.
Egun, Mondragón Lingua Ategiren, Mondragon korporazioaren itzulpen portalaren, hornitzailea da eta inguruan dagoen itzulpenerako eta interpretaziorako enpresarik garrantzitsuenetakoa da.
35 urte baino gehiago edukitzeaz gain, Madrileko hiriak dituen ezaugarriak kontuan izanda, Mondragón Lingua buru-belarri arituko da alor hau guztia garatzen, Estatu mailan itzulpengintzaren eta interpretazioaren esparruan erreferentea bihurtzeko bidean. Gainera, Madrilen lehen harria jartzeko erabaki hori guztiz bat dator Mondragón Linguak egun dituen mugetatik haratago hazteko haruta duen erabakiarekin.






