2008.ekaina.12
Mondragon Linguako ikasleek bisita gidatuak izango dituzte Artiumen
Erakusketek ingelesezko azalpenak izango dituzte
Mondragon Linguak eta Artiumek hitzarmena sinatu dute eta, horren ondorioz, Euskadiko hizkuntza antolakuntza handieneko ikasleek bisita gidatuak izango dituzte aipatu museoan. Hitzarmen horren berrikuntza nagusienetakoa bisita horiek ingelesez egin ahal izango direla da. Beraz, Mondragon Linguako ikasleek artelan interesgarriez gozatu ahal izango dute, ikasten ari diren hizkuntza praktikan jartzen duten bitartean.






