Ikastaro bereziak

Albisteak

Azken albisteak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

2009.martxoa.10

Eleaniztasunean irakaslegoak duen garrantzia nabarmenduko du Saro Manriquek

Kataluniako Kristau Eskolek gai horren inguruan antolatutako topaketetan parte hartuko du

Mondragón Linguak eskolako eleaniztasunean irakaslegoak duen garrantzia defendatuko du, martxoaren 31n, asteartez, Sant Cugat del Vallesko Borja egoitzan egingo diren eskola eleanitzari buruzko hirugarren jardunaldietan.

Saro Manrique de Lara, Mondragón Linguaren Hezkuntza Proiektuen Unitateko burua, izango da aipatu herri kataluniar horretan, Kataluniako Kristau Eskolak erakunde ohoretsuak gonbidatuta.

Manrique de Larak "AICLE aplicado, AICLE de verdad" hitzaldia emango du. Bertan, besteak beste, erderaz egiten diren jarduera guztiak AICLE (euskaraz Edukien eta Atzerriko Hizkuntzen Ikaskuntza Integratua) ote diren galdetuko dio bere buruari, baita irakasleek zer egin dezaketen modu honetako esperientziak onak izan daitezen.

Edukien eta Atzerriko Hizkuntzen Ikaskuntza Integratuaren bidez, hainbat ikasgai erdal hizkuntzan ematen dira, ezagutza areagotzeaz gain, norberarena ez den hizkuntza bat hobe menderatzeko asmoz.