2009.otsaila.24
Zigor korporazioak Mondragón Linguaren zerbitzuak izango ditu
Bertako langileek lanerako lagungarri izango zaizkien tresnak linguistikoak landuko dituzte
Zigor korporazioa, potentziazko elektronikaren esparruan punta-puntan dagoen enpresak, bere lan-talde teknikoa trebatzeko akordioa sinatu du Mondragón Linguarekin. Mondragón Linguak aipatu langile horiei ingeles hizkuntza ohikoa duten zereginetan egokiago moldatzeko komunikazio tresnak eskainiko dizkie. Horren bidez, konpetentzia linguistiko handiagoak hartuko dituzte euren zereginean eraginkorragoak izateko.






