2008.urria. 6
Jon Maiak bi margolanei buruz hitz egingo du Artiumen
Arterako hitzak
Jon Maia bertsolari ezagunak hitzaldia emango du Artiumen dauden margolan pare bati buruz bere iritzia emateko. Maia honoko artelan hauen inguruan arituko da: "La película era la política", Juan Antonio Aguirrerena, eta "La estructura de la memoria", Fernando Sinagarena.
Hitzaldia "Arterako hitzak" zikloan dago txertatua, Mondragon Linguaren babespean egindakoa, eta datorren asteazkenean izango da, arratsaldeko zortzietan.






