2011.maiatza.16
Euskaraz eta ingelesez
Ikasturte amaierako bidaia eta topa
Bilboko errioaren historia eta arkitektura ezagutzeko bisita gidatua
Mondragon Linguak Bilboko errioa ezagutzera gonbidatzen zaitu, itsasontziz egingo den itsas eta kultur bidaian.
Perspektiba pribilegiatutik, uretatik bertatik, bertako eraikinak, historia, gorabeherak, paisaiak, bizipenak...
ezagutu ahal izango dituzu.
Errioko ibilbidea 120 minutu inguru izango da, Bilboko erdigunean hasi eta Portugaleteko Bizkaia Zubiraino.
- Pio Baroja enparantzako nasan hasi eta amaituko da bidaia, Bilboko udaletxearen aurrean.
- Uribitarte, Zubizuri zuria eta Izozaki dorreen eremua.
- Guggenheim museoa.
- Deustuko unibertsitatea eta zubia, Pedro Arrupe pasabidea.
- Euskalduna zubia eta eraikina, Tigrearen eraikina.
- Bilboko itsas museoa, Zorrotzaurre eta Olabeaga.
- Zenbait udalerri, beraien historia industrialarekin, merkataritzarako kaiekin eta ontziolekin.
- Bizkaia Zubia Portugaleten.
Bidaian zehar lagunartean topa egingo dugu eta pintxo goxo-goxoak ere izango ditugu.
Erreserbatu ekainaren 11a baino lehen zure MONDRAGON LINGUA zentroko harreran.






