2009.otsaila.16
EGA agiria lortzen errazago, Mondragón Linguari esker
Erakunde horrek abian jarri du azterketa prestatzeko online sistema
EGA azterketa gainditzea hemendik aurrera errazagoa izango da, Mondragón Linguak abian jarri duen prestakuntzarako sistemari esker.
Bi urtetan barna, Euskadin hizkuntz-zerbitzuak ematen nagusi den erakundea tresna hori prestatzen jardun da, eta euskara ikasleei zein EGAko azterketa gainditu nahi duten euskaldunei aukera paregabea eskainiko die.
Denbora tarte horretan, arlo desberdinetako adituak –euskara irakasleak, pedagogoak, informatikan teknikoak...– elkarlanean aritu dira proiektu horrek argia ikus zedin.
Mondragón Linguak kontuan izan du modu honetako azterketetan ia 10.000 lagun inguruk hartzen duela parte eta sistema jakin bat duela ikasleen gaitasuna neurtzeko.
Atariko frogak, berridazketak, idazlanak... eta antzeko beste ariketa batzuk on-line ikasi ahal izango dira, besteak beste ikasleak bere denbora nola kudeatzen duen jakin dezan.
Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso du eta ikasleak zein arlotan trebatu behar diren zehazten laguntzen du, ezaugarri horietakoen artean bakarra izanik.
Tresna horren bidez, gainera, adituen hurbileko aholkularitza jaso ahal izango da. Horretarako tutore bat egongo da, ikasketa prozesuan estrategia zehaztu eta egin beharreko zuzenketak egin ahal izateko.
Urrats berri honi eta teknologia zein trebakuntza joera berriei esker, Mondragón Linguak euskal erkidegoari aukera berriak emango dizkio, azterketa hori modu egokiagoan prestatu dezaten.






