Ikastaro bereziak

Albisteak

Inguruko herritarrei zerbitzua hobeagoa ematea da helburu nagusia

Egoitza berria Oñatin

Irailean irekiko da

Azken albisteak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Euskara eta ingelesa hobetzeko aukera duzu gure metodoaren bidez

Murgil zaitez gure uda ikastaroetan

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

2010.martxoa. 9

Mondragón Linguak Arabako Parke Teknologikoaren hizkuntz beharrak beteko ditu

Langileak ingelesaren ikasketan trebatzeaz gain, itzulpen zerbitzua ere eskainiko du

Arabako Teknologi Parkeak Mondragón Lingua aukeratu du hizkuntzaren arloan dituen behar guztiak bere gain har ditzan. Euskadin hizkuntz-zerbitzuak eskaintzen nagusi den erakundeak batez ere bi mugarri nagusi izango hemendik aurrera: aipatu parke horretako langileak ingelesez trebatzea eta hizkuntza horretan itzulpenerako dauden behar guztiak betetzea.

Gero eta gehiago dira modu honetako zerbitzuetan Mondragón Linguaren laguntza eskatzen duten enpresa eta erakundeak, batez ere hizkuntzaren erabilpenaren arloan emaitza esanguratsuak behar dituztenean. Hizkuntz-estrategia burutsua garatu ahal izateko erabateko bermea eskaintzen du Mondragón Linguak. Berarekin batera aritzen diren enpresek, kanpora begira egiten duten ahaleginean, emaitza hobeagoak lortzen dituztela eta euren irudia ere sendotu egiten dela egiazta dezakete.

Horrez gain, kontuan izan behar da enpresetako arduradun eta langileen trebakuntza osorako hizkuntzak modu egokian ikastea dakarren balio erantsia. Giza-faktorea funtsezkoa da egun eta Mondragón Linguak erabateko gaitasuna du enpresek zein erakunde sozialek beharrezkoa duten trebakuntza eskaintzeko.