Ikastaro bereziak

Albisteak

Horren bidez, urtero 2.500 lagun ingelesa ikasten aritu ahal izango dira

Conexia Englishek Kolonbiako unibertsitarioak trebatuko ditu

Multinazional ezezagunekin lehian aritu eta gero, Mondragón Linguaren aplikazio hori aukeratu dute

Azken albisteak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

2009.maiatza.27

Nano extralurtarra eta bere antzerkia, Arrasaten

Antzezlan hau Arizmendi ikastolaren eta Mondragón Linguaren arteko elkarlanaren lehen emaitza da

Arizmendi ikastolako haurrek Nano extralurtarrari Lurra pixka bat hobe ezagutzen lagundu zioten eta, aldi berean, ingelesez aritzeko parada izan zuten, aipatu eskola horrek eta Mondragon Linguak antolatutako antzezlan interaktiboari esker.

Nano, Lurra hobeki ezagutzeko bidali duten extralurtarra, txunditurik geratu zen Arizmendi ikastolaren egoitzan aurkitu zuen guztiarekin eta bertako haurrek gauzek zein izen duten eta nola funtzionatzen duten erakutsi ahal izan zioten. Horrez gain, eskola egun bat nolako zen ikusi zuen Nanok eta bere jokoetan parte hartu eta irabazi zuten haurrei opariak egin zizkien. Aipatzekoa, MP4 erreproduktoreak banatu zituela, Mondragón Linguak bere webgunean argitaratzen dituen Mon kapitainaren abenturak barne.

Antzezlan hau Arizmendi ikastolak eta Mondragón Linguak lortutako akordioaren lehen emaitza nagusia da. Bi erakunde horien asmoa, Debagoiena hirueleduna egiteko bidean, euren ekarpentxoa egitea da eta ahalegin horretan arituko dira datozen hilabeteotan.