Ikastaro bereziak

Albisteak

Azken albisteak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

2008.azaroa.21

Euskadiko Biologoen Elkargoarekin zegoen akordioa berriztatu da

Erakunde horretako kideek, linguamailak jasotzeaz gain, abantaila ekonomikoak izango dituzte eskura

Mondragón Lingua eta Euskadiko Biologoen Elkargoa bat etorri dira euren arteko kolaborazioa beste urtebetez luzatzeko. Hizkuntz irakaskuntzan duen eskarmentuari esker, Mondragón Linguak arlo horri dagozkien hainbat zerbitzu eman dizkie elkargo horretako kideei. Aipatu zerbitzu horiek izan duten onarpena dela-eta, aurrerantzean ere elkarlan horri eutsi ahal izango zaio.

Sinatu berri den akordio horri esker, Mondragón Linguak hilero bere ikasleentzat prestatu ohi dituen linguamailak biologoen eskolako kideei ere bidaliko dizkie. Linguamailak posta elektronikoz jasotzen ditu ikasleak eta hizkuntzak ikasteko oso baliogarriak diren hainbat ariketa edukitzeaz gain, flash animazioa, esaera zaharrak eta antzeko beste zerbitzu batzuk eskaintzen dira. Bertan, Mondragón Linguarekin zerikusia duen informazio zabala ere jaso ahal da. Linguamail horien bitartez, Euskadiko Biologoen Elkargoko kideek ere euren ingeles eta euskara ezagutza mailan sakondu ahal izango dute.

Mondragón Linguak euskara eta ingelesa ikasteko duen sistema konbinatua ere eskura izango dute erakunde horretako partaideek, horretarako propio eskainiko zaizkien abantaila ekonomikoei esker.