Ikastaro bereziak

Albisteak

Azken albisteak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

2009.martxoa. 4

Laguntzak maiatzaren 29a baino lehen eskatu beharko dira

Mondragón Linguak eta Arabako Aldundiak euskara elkarrekin sustatuko dute

Ganberarekin harremana duten Industria, Merkataritza eta Zerbitzu alorretako enpresei eragingo die

Mondragón Linguak, Euskadin Hizkuntz Zerbitzuak ematen nagusi den erakundeak, eta Arabako Foru Aldundiak akordioa sinatu dute herrialde horretako Industria, Merkataritza eta Zerbitzu alorretako langilegoan euskara sustatzeko.

Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin harremana duten enpresetako langileei eragingo die aipatu akordio horrek.

2008ko irailaren 1etik aurtengo abuztuaren 31ra bitartean euskarazko ikasketak egingo dituztenek eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Horretarako beharrezkoak diren informazioa eta agiriak eskuratzeko zanpatu hemen.

Arabako Ganberaren webgunean ere eskuragai izango duzu informazioa. Behin eskari guztiak bete eta gero, agiriak Ganberaren egoitzara igorri behar dira -Dato Kalea, 38, Gasteiz-, maiatzaren 29a baino lehen.