Ikastaro bereziak

Albisteak

Horren bidez, urtero 2.500 lagun ingelesa ikasten aritu ahal izango dira

Conexia Englishek Kolonbiako unibertsitarioak trebatuko ditu

Multinazional ezezagunekin lehian aritu eta gero, Mondragón Linguaren aplikazio hori aukeratu dute

Azken albisteak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

2009.maiatza.28

Ingelesezko tituludunen geroa, aztergai

Mondragón Linguak hitzaldia eman zuen, aurrez-aurrekoa eta online

Mondragón Linguak ingelesean trebatua egoteak gizartean aurrera egiteko orduan dakartzan abantailak aztertu zituen, maiatzaren 27an Arrasaten duen egoitza nagusian. Hitzaldiaren izenburua "Ingelesezko titulazioaren eragina unibertsitatean eta gure gazteen etorkizun profesionala" izan zen eta bertan izan zen beste moduko berritasunik. Esaterako, aipatu hitzaldia webgunearen bitartez ikusi ahal izan zen zuzen-zuzenean.

Euskadin hizkuntz-zerbitzuak ematen nagusi den erakunde honen asmoa da aurrerantzean modu honetako tresnak baliatzen joatea, bere webgunean aplikazio zein zerbitzuak indartzen ari diren seinale. Mondragón Linguako ikasleek zein hizkuntzen ikaskuntzan interesa duen edonork bertan du, beraz, saltsan aritzeko aukera ederra.

Horrez gain, teknologia berrien aldeko apustuak beste abantaila batzuk ditu. Esaterako, hainbat arrazoi medio, Arrasaten egin zen hitzaldira bertaratu ezin izan zuenak, ekitaldia online ikusi ahal izan zuen, baina horrez gain galderak ere egin ahal izan zituen, chat zerbitzuari esker.