Ikastaro bereziak

Albisteak

Azken albisteak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

2010.abendua.18

Conexia Milestone, urrats berri bat hizkuntzen irakaskuntzan

Conexiak, Mondragón Linguarekin harreman zuzena duen enpresak, MILESTONE © sistema berritzailea abian jarri du. Horren bidez, orain arte arlo teknologikoan emandako urratsak sendotzea lortuko du eta bere linea bidezko erabiltzaileei metodo eraginkor eta malgua eskaintzea.

Informatikoek, pedagogoek eta ingelesezko irakasleek garatutako aplikazioa da CONEXIA MILESTONE ©. Bere helburua CONEXIA ENGLISH ikasketa prozesuan landutako edukiak modu egokian barneratzen direla bermatzea da. Etengabeko ebaluazio sistema bati esker, irakasleak ikaslearen garapenaren berri zehatza izango du, nahiz eta klase berean ez egon. Horrez gain, ikaslearen behar zehatzetara egokitu ahal izango da.

Modu honetako ekimenekin, gurekin batera ingelesa ikasi nahi duzuon guztioi distantziazko ikasketa sistemen abantailak eskaintzen jarraitu nahi dizuegu, baina beti ere irakasle baten laguntza hurbila ahalbidetuz eta bion arteko elkarlana bultzatuz.