2011.uztaila.19
Sistema hori erabiliaz Catalunyako Unibertsitate Politeknikoan kredituak baliatzeko aukera ematen dute
Conexia English, tresna baliotsua unibertsitate mailan
Conexia Englishen bidez lortutako hizkuntz-trebakuntza Catalunyako Unibertsitate Politeknikoan (UPC) baliagarria izango da aukera askeko kredituak baliatu ahal izateko, baita ECTSak lortzeko ere. Gogorarazi ECTSak Europa mailan standarra direla unibertsitate batetik besterako konbalidazioak egin ahal izateko. Conexia English Mondragón Linguak E-learninga garatzeko duen produktu nagusia da eta onarpen honen bitartez UPCk agerian utzi du edozein trebakuntza mailarako duen garrantzia, baita goi mailako ikasketetarako duen balioa.
Training Services-ek, Katalunian Mondragón Linguak duen bazkideak, eginiko lana funtsezkoa izan da lorpen hau erdietsi ahal izateko.
Mondragón Linguak bereziki eskertu nahi dio UPCri Conexia Englishengan jarritako konfiantzagatik. Modu honetako albisteek berezko indarra ematen digute hizkuntz-trebakuntzaren alorrean gure bideari jarraitu ahal izateko.






