2010.iraila.10
Mondragón Linguak bere jakinduria barreiatuko du Radio Euskadiko programa horretan lortutako akordioari esker
Euskara egokia erabiltzeko saioa, "Graffitin"
Saioa asteartero izango da, 17.30etan
Radio Euskadiren "Graffiti" saioaren arduradunek eta Mondragón Linguak akordioa hitzartu dute entzuleei euskara eta gaztelera egokia erabiltzeko moldeak erakutsiko dizkien saioa sortzeko.
Irailaren 14tik aurrera, asteartero 17.30etan, zita bat duzue saio honekin, aipatu bi hizkuntza horien trikimailuak ikasteko saiakera egingo baitugu bertan. Horrez gain, Mondragón Linguak hedabideekin egun dituen mota horretako akordioak indartzen ditu hitzarmen berriak. Bere helburua jendea hirueleduna egiteko tresna eta zerbitzuak eskaintzea da, etorkizunean ditugun erronketarako modu egokian prestatuak egon gaitezen.






