2008.urria. 9
Euskadiko Kutxak eta Mondragon Linguak elkarlana areagotuko dute
Finantza-erakundeko langileek eskura izango dute euskara eta ingelesa ikastea
Euskadiko Kutxak eta Mondragon Linguak akordioa sinatu dute finantza-erakunde horretako lankideek euskara eta ingelesa ikasi ahal izateko berebiziko aukera izan dezaten.
Ekimen honekin, aipatu bi erakunde horiek ohikoa duten elkarlana areagotuko dute, Euskadiko Kutxako langileen artean hizkuntzen ezagutza maila eta erabilera sustatze aldera.
Mondragon Linguak, Euskadin hizkuntzarekin zerikusia duten zerbitzuak emateko orduan punta-puntan dagoen enpresa izateaz gain, eskarmentu handia du erakundeetako hizkuntz-beharrei erantzuna ematen eta bertako partaideak trebatzen.






