2008.urria. 6
Gipuzkoako Medikuen Elkargoak eta Mondragon Linguak akordioa sinatu dute
Erakunde horretako kideek MLren abantaila guztiez gozatu ahal izago dute
Gipuzkoako Medikuen Elkargoak eta Mondragon Linguak, Euskadin hizkuntza trebakuntzarako zerbitzuetan nagusi den enpresak, akordio sinatu dute aipatu erakunde horretako kideek hizkuntzak ikasi ahal izateko MLk eskaintzen dituen abantaila guztiak eskura izan ditzaten.
Enrique Telleriak eta Adelaida Madaiganek, hurrenez-hurren Gipuzkoako Medikuen Elkargoko eta Mondragon Linguako buruek, sinatu zuten akordio irailaren 27an. Horren ondorioz, elkargoko kideek euskara eta ingelesa ikasteko baldintzarik onenak izango dituzte, bai ikasketa sistemari zein abantaila ekonomikoei dagokionez.
Akordio sinatu eta gero, Gipuzkoako Medikuen Elkargoak bat egin du Mondragon Linguaren zerbitzu eraginkorren aldeko apustua egin duten enpresa, erakunde sozial eta ofizialen zerrenda luzearekin.






