2008.azaroa.21
La Caixako 500.000 kidek Mondragón Linguari buruzko informazioa jasoko dute
Kataluniako Generalitataren gazte txartela dutenek izango dute zerbitzu hori
La Caixaren bitartez Kataluniako Generalitatearen gazte txartela duten 500.000 lagunek Mondragón Linguari eta Training Services enpresari buruzko informazioa jasoko dute. Akordio garrantzitsua da, ezbairik gabe, Mondragón Linguak eta Training Services ingelesa ikasteko sistema ezinhobea ezagutzeko aukera izango baitute La Caixako bezero kopuru handi batek.
Mondragón Lingua eta Training Services elkarlanean ari dira Katalunian euren kalitatezko zerbitzuak modu eraginkorragoan eskaintzeko tenorean. La Caixarekin sinatutako akordio hori oso urrats garrantzitsua da zeregin horretan.






