Historia
Honako hauek izan dira Mondragon Linguaren historiako mugarririk garrantzizkoenak:
• 1973: Mondragon Linguaren sorrera (CIM izenarekin), gaur egungo Mondragon Unibertsitateko hizkuntza departamentu gisa.
• 1981: Enpresa independente bihurtu zen, Mondragon kooperatiba elkartearen barruan.
• 1983: Joint-venture bat eratu zuen nazioartean hizkuntzen arloan ospe handia duen Eurocentres enpresarekin, eta Fagor taldeko langileen hizkuntza trebakuntzarako proiektu trinkoa abian jarri zuten elkarrekin.
• 1983-86. Teknika-enpresa arloetarako trebakuntza espezifikoan espezializatu zen, eta hizkuntza trebakuntzan teknologia berriak erabiltzeari ekin zion. Aitzindaria izan da hizkuntzen ikaskuntzan ordenagailuak erabiltzen.
• 1993: Oñatiko zentroa zabaldu zuen, bere bigarren zentroa.
• 1995-99: Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza arautuan 4 urtetik aurrera hizkuntza aniztasuna ezartzearren abian jarritako “esperientzia pilotuan” haur hezkuntzaren ardura hartu zuen.
• 1998: Gasteizko zentroa zabaldu zuen, bere hirugarren zentroa.
• 1999: Donostiako zentroa zabaldu zuen, bere laugarren zentroa.
• 2000: Europako Batzordeak “Atzerriko Hizkuntzen irakaskuntzako eta ikaskuntzako Berrikuntzaren Europar Zigilua” eman zion.
• 2003: Kalitatearen Zilarrezko Q eskuratu zuen, EFQM kudeaketan 400 puntutik gora lortuta
• 2005: Bilboko zentroa zabaldu zuen, bere bosgarren zentroa.
• 2005: Kalitatearen Urrezko Q eskuratu zuen. Bere sektorean maila hori lortu duen lehen enpresa da, eta, oraingoz, bakarra.
• 2006: MONDRAGON LINGUA marka ezarri zuen, bere zentro guztien marka bateratzaile gisa, eta bere zerbitzua berrantolatu eta hobetu zuen.


