MONDRAGON LINGUA
konpromisoa

Akademia tradizionaletan, ikastaro bat kontratatzen denean, iraupen jakin baterako zerbitzua adosten da, 9 hilabeteko ikastaroa, oro har. Sasoi hori ordaintzen da, xede maila lortu edo ez. Maila hori lortuz gero ongi, eta bestela ere bai.

MONDRAGON LINGUAn, aldiz, gure ikasleek ez dute 9 hilabeteko ikastaro bat edo 15ekoa edo 16koa soilik kontratatzen; kontratuan, ikasleak maila jakin bat lortuko duela ere hitzartzen da. Jakina, hori lortzeko, ikasleak ordu kopuru jakin bat ikaskuntzari eskaintzeko konpromisoa hartu behar du; guk esan ohi dugunez, ez baitago hizkuntza bat ikasterik ahaleginik egin gabe. Guri dagokigunez, erraztasun guztiak jartzen ditugu gure ikasleen eskura, ahalegin hori berentzat erosoen den moduan egiteko aukera izan dezaten.

Baina, gainera, MONDRAGON LINGUA konpromisoaren arabera, ikasleak ikastaro amaitu eta xede maila iritsi ez badu, eta baldin eta bere ikaskuntza konpromisoa bete badu, MONDRAGON LINGUAk bere zerbitzuak doan eskaintzen jarraituko du, ikasleak maila hori iritsi arte.