
Kalitatea
MONDRAGON LINGUA Urrezko Q eskuratu duen hizkuntza trebakuntzaren eta zerbitzuen arloko lehenengo zentroa da; sari hori Eusko Jaurlaritzak Euskalit Kalitatearen Euskal Fundazioaren bidez kudeaketaren alorrean bikaintasuna agertzen dutenei ematen dien sari gorena da.
Bestalde, Europan maila horretako saria eskuratu duen hizkuntza zentro bakarra da. MONDRAGON LINGUAk bere kudeaketa esparru guztietan kalitatea hobetzeko eta, azken batean, bere bezeroei etengabeko hobekuntzari begirako zerbitzua eskaintzeko egiten duen etengabeko apustuaren jendaurreko ezagutza adierazten du sari horrek.
Urrezko Q saria gure erakundeko langile guztien grinaren eta gure bezeroen premiak, kezkak eta igurikapenak entzuteko egindako ahaleginaren emaitza da. Sari honengatik zinez pozik gaude, beraz, eta zuek guztiok ere hala egotea nahi genuke


