Aurkezpena

MONDRAGON LINGUA Euskadiko hizkuntza erakunderik handiena da, gaur egun, eta estatuko nagusietakoa. 30 urtetik gorako eskarmentua eta ibilbidea ditu, eta urtean 5.000 ikasletik gora trebatzen ditu. Bere jardueraren oinarriak honako bi negozio ardatz hauek dira:

  • Hizkuntza trebakuntza
  • Itzulpengintza

MONDRAGON LINGUAren egitekoa pertsonei eta erakundeei hizkuntzen arloan sortzen zaizkien premiak aurreikustea eta horiei erantzutea da; horretarako, eskaintza integrala egiten du, gure bezeroen eskakizunekiko etengabeko egokitzapenean oinarrituta, eta pedagogia eta teknologia arloetako aurrerapen guztiak baliatuta, kalitate goreneko zerbitzua eskaintzearren betiere.

Egiteko hori betetzeko, 150 lagunetik gorako lan taldea du; lan talde gaztea, dinamikoa eta eskarmentu handikoa.

Egitekoari jarraituz, bestalde, MONDRAGON LINGUAk aurrez aurreko eskolen abantailak eta e-learning teknologia berrien abantailak bateratzen dituen irakaskuntza sistema landu du. 

Zerbitzu hori honako bost trebakuntza zentro hauen bidez eskaintzen du:

  • Bilbo
  • Donostia
  • Gasteiz
  • Arrasate
  • Oñati

Europan Kalitatearen Urrezko Q lortu duen erakunde bakarra da bere sektorean; 500 puntutik gora lortu ditu EFQM kalitatearen kudeaketa ereduaren arabera.