Talde liderraren babesa

MondragonLingua MONDRAGON Korporazioko arlo industrialean dago txertatuta, Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioan, hain zuzen ere.

MONDRAGON Korporazioa lau arlotan dago banatuta -Finantzak, Industria, Banaketa eta Jakintza-, Espainiako enpresa-talde nagusietakoa da eta bostik gora hamarkadako ibilbidea dauka esperientzia kooperatiboan. 265 enpresa eta erakunde daude taldean bertan, eta, guztira, 83.000tik gora laguni ematen die lana mundu zabalean dituen ekoizpen-lantegi eta ordezkaritzetan. 2011ko salmentak 15.000tik gora milioi eurokoak izan dira guztira.

MONDRAGON Korporazioa pertsonentzat sortutakoa da, printzipio kooperatiboetan dago oinarrituta eta ingurumenaren babesa, lehiakortasunaren hobekuntza nahiz bezeroen gogobetetasuna ditu helburu nagusi, enpresen garapenaren eta lanpostuen sorreraren bidez gizartean bertan aberastasuna sortzeko asmoz.

extremal-board.com