Balio erantsiko zerbitzuak
Teoria eta praktika biltzen dituzten zerbitzuak dira, gure ikasleei gure zerbitzuen barne eskaintzen dieguna, inolako kostu erantsirik gabekoak. Ikasleak aipatu zerbitzu horiek bere behar, nahi eta aukeren arabera erabiliko ditu. Balio erantsiko zerbitzuen hainbat adibide ditugu:
Lingua Lunches edo Lingua Bazkariak: bazkalorduan MONDRAGON LINGUAko irakasle batekin bazkaltzeko aukera izan eta hizkuntza praktikatzeko modu bat da. Gure ikasleek zerbitzu hau erabili dezakete hizkuntzarekin harreman handiagoa izateko edo, aste jakin batean denboraz gaizki badabil, aurrez-aurreko klase baten ordezkoa egiteko.
MONDRAGON LINGUAko irakasleek gidatutako on-line klaseak: astero gaika eta mailaka banatutako on-line klasetan parte hartzeko deialdiak egiten ditugu. MONDRAGON LINGUAko edozein egoitzako edozein ikaslek hartu dezake bertan parte. Tresna horren bidez benetako komunikazioa lantzeko aukera dago, beti ere irakasleen begiradapean.
Ingelesezko MP3 artxiboen deskarga: gure webguneak ingelesezko edozein testu MP3 formatura pasatzeko aukera dago, artxibo hori entzun eta ahoskatzea praktikatu ahal izateko.
Grabatutako klaseak eskuratzeko aukera: gure webgunearen bitartez, ikasleek grabaturik dauden aurrez-aurreko klaseak eskuratu ahal izango dituzte, baita hizkuntza-ikasketari buruzko hainbat atal, espresioak praktikatzeko bideoak, etabar. Gure ikasleek ikasketa prozesuetan sakontzeko erabili dezakete zerbitzu hori edo MLren egoitzara joan ezin duten garaietarako.
Linguamail: "ikasketa pilulak" dira, gure ikasleek hilero jasotzen dute euren posta elektronikoan. Bertan ikasten ari diren hizkuntzaren hainbat atal jorratzen dira, esaterako ohikoak ditugun hankasartzeak, euskara edo ingelsezko espresiobideak, hiztegiari buruzko lekziotxoak etabar. Aurrez-aurreko klaseei eta ordenagailuaren aurreko saioak osatzeko hilero egiten den ahalegina da, ikasleei inolako denborarik lapurtzen ez diena.
Extranet esklusiboa: webgunearen bitartez, gure ikasleek mediatekaren edukiak, azterketa ofizialei buruzko informazioa, ariketa osagarriak eta antzeko beste hainbat zerbitzu eskuratu ahal dituzte.


