Aurrez-aurreko hezkuntza

Ematen ditugun zerbitzuak aurrez-aurreko saioekin osatzen dira (aste bakoitzeko guztira hiru saio egin daitezke). Saio horiek moduluka antolatzen dira; saio bakoitzean hasi eta amaituko da klasea. Beraz, klase batera ez agertzeak ez dakar hurrengorako erritmo eta ahalmena galtzea.

Sistema horren bidez, ikasleak asteko bere ordutegietara hobekien egokitzen diren saioak aukeratu ahal ditu, erreserbak internet bidez egiteko aukeraz gain.

Saioaren xedea hizkuntzan trebatu beharreko alor desberdinak praktikan jartzea izaten da. Ikasleak une bakoitzean erabaki ahal izango du zein atal indartu nahi duen. Hiru alor nagusi lantzen ditugu:

  • Lingua Talk/mintza: ikasleak ahozko jarioa trebatzeko.
  • Lingua Grammar/gramatika: hizkuntzaren kaliteatea hobetzeko.
  • Lingua word/hiztegia: expresio ahalmena garatzeko.