
Tutorearen zeregina
MONDRAGON LINGUAko ikasle bakoitzak tutore fisikoa izango du. Tutoreak hainbat eginkizun ditu:
Alde batetik, ikasleek ordenagailuarekin egiten duten lan guztia ikuskatzen dute. Internet bidez egiten du zeregin hori. Beraz, edozein toki eta unetan ikaslearen programan sartu ahal da. Ikaslearen jarduera behar adinakoa ez dela iruditzen bazaio berarekin kontaktuan jarri eta motibatu egiten du.
Bestaldetik, programak ematen dizkion datuei esker, ikaslea egiten ari den lana aztertzen du, informazioa eta gomendioak ematen dizkio, azken emaitza ahalik eta onena izan dadin. Gainera, hilean behin ikaslearekin pertsonalki biltzen da. Tutoretza saio horretan ikastaroarekin zerikusia duen edozein atal aztertzen dute.


