Ikastaro bereziak
- Murgiltze ikastaroak
- Gazte eta helduentzat atzerriko ikastaroak
Murgiltzeak
Linguajaiak
Egindako linguajaiak
Apirileko linguaplaya
The Awakening
Martxoko Linguaplaya
King Arthur
euskara Ver todos
2010.maiatza
gonbidatu
Gaurkoan “gonbidatu du“ edo “gonbidatu dio” nola ondo erabili ikusiko dugu.Aditz honek, nor-nork sailekoa denez, "du" eskatzen du aditz laguntzaile gisa, eta ez "dio".
Beraz, "Xabierri afaltzera gonbidatu diote” esan beharrean , nola esango dugu?
Xabier afaltzera gonbidatu dute

“Bikoteak Amaiari jatetxe garesti batera afaltzera gonbidatu dio“
“Bikoteak AmaiA jatetxe garesti batera afaltzera gonbidatu DU“
“Bihar festara gonbidatu didate“
“Bihar festara gonbidatu NAUTE”

haizea dabil
Gaurko oharra zera da:haizea beti "ibili" egiten dela, eta ez "egon". Askotan entzun izan dugu gaztelaniaren eraginez “kriston haizea dago” (Hace un viento!) esateko.Baina argi dagoena da haizea ez dela inoiz egonean egoten eta ondorioz, “ haizea dago” esapidea baztertu eta “haizea dabil” esan behar dugu.
Haizea dago
HAIZEA DABIL

haatik
Nola erantzun benetako erantzun bat eman nahi ez dugunean? Hau da, askotan gaztelaniazko “porque si” esaldiari erantzun nahirik “zergatik bai” erantzuten du jendeak.Bistan dago erderakada handia dela eta euskaraz horren ordezko esamolde egokia badugu eta “haatik“ da.
Beraz, erantzun nahi ez dugun galdera bat erantzuteko modu egokia hauxe da : “haatik!”.



