Ikastaro bereziak
- Murgiltze ikastaroak
- Gazte eta helduentzat atzerriko ikastaroak
Murgiltzeak
Linguajaiak
Egindako linguajaiak
Apirileko linguaplaya
The Awakening
Martxoko Linguaplaya
King Arthur
euskara Ver todos
2010.martxoa
behar da/behar du
Oraingoan “ behar izan” aditzarekin zein den erabili behar dena azalduko dugu.Nola esango duzu "hori horrela izan behar da" edo “ horrek horrela izan behar du” ?Ba… "horrek horrela izan behar du" esan beharko genuke.
Hau da, "behar izan" aditzak nor-nork jokaera eskatzen du. Hau da, beti "du" erabiliko dugu aditz laguntzaile gisa, eta ez "da".

Ondorengo esalditan nola esango duzu: .
"datorren astean joan beharko ………………. Datorren astean joan beharko dugu".
"zuek ere etorri behar ………. esan zeniguten
"Zuek ere etorri behar zenutela esan zeniguten".
Hau da, euskaraz esaldi hauek guztiak "-n" jarriz egiten ditugu.

egingo nuke
Apustu-mundura mugatuz, esamolde bat baino gehiago dago euskaraz, gaztelaniazko "apostarí¬a" adierazteko. Horietako bat "egingo nuke" da .Ondoko itzulpenak ikusiz hobeto zehaztuko dugu . Nola esan euskaraz "apostaría a que ganan los azules"?
"Egingo nuke urdinek irabaziko dutela".
"Apostaría a que Julen vendrá con nosotros”
"Lepoa egingo nuke Julen gurekin etorriko dela".
Amaitzeko, gogoratu beste modu batzuk ere badaudela:
"Egingo nuke" = "apustu egingo nuke" = "lepoa egingo nuke"

deskuiduan
Batzuetan, oharkabean esan nahi du. Gaztelaniaz, por descuido, inadvertidamente.Adibidez:
Panpina deskuiduan hautsi zait.
Baina, badu beste adiera bat: menturaz. Gaztelaniaz, por casualidad
Adibidez:
Deskuiduan ikusten baduzu, esaiozu etortzeko azkar.



