Ikastaro bereziak
- Murgiltze ikastaroak
- Gazte eta helduentzat atzerriko ikastaroak
Murgiltzeak
Linguajaiak
Egindako linguajaiak
Apirileko linguaplaya
The Awakening
Martxoko Linguaplaya
King Arthur
euskara Ver todos
2010.urtarrila
dator eta badator
Aditz trinkoek, hau da, laguntzailerik gabekoek ("dator", "dakit", "zoaz", "gabiltza"...) beren ekintza baiezteko modu berezi bat daukate. Aditz trinko hauek “ba” partíkula hartzen dute.Hona hemen adibide batzuk :
Hizketan ari garela ez dugu "dakit erantzuna", esan behar "badakit erantzuna" baizik. Ez esan "datoz gure lagunak", baizik eta “badatoz gure lagunak".
Modu berean gaizki dago "zatoz gurekin?", "ba (al) zatoz gurekin?" galdetu behar baita.
Beraz, "dakizu" ez, "badakizu"

“BILERA BATEAN DAGO” ; horrela esan beharko genuke, norbaiti telefonoz deitu eta pertsona horrek telefonorik ezin duela hartu adierazi nahi dugunean. Baina, azken urteotan beste esaldi batekin erantzuten dugu: "bilduta dago".
Jakina, gaztelaniazko "esta reunido"/"esta reunida" esamoldearen eraginez esaten dugu hori. Ezin da esan oker dagoenik, baina hobe da "bilera batean dago" esaten ohitzea, erdarakada hori baztertzeko.
Beraz, "zuzendariak ez dauka hitz egiterik, bilduta dago eta" esan beharrean.
"Zuzendariak ez dauka telefonoz hitz egiterik, bilera batean dago eta".

Hilabete honetan apropos hitzak izan ditzakeen esanahi desberdinak aztertuko ditugu:
1. Berariaz, nahita, propio. Apropos egin zuen.
2. Txantxetan. Apropos esan zien, baina besteek benetan hartu zuten.
3. Egokia, aukerakoa. Leku aproposa da oporretan joateko.



