Ikastaro bereziak

Murgiltzeak

Linguajaiak

Egindako linguajaiak

Apirileko linguaplaya

The Awakening

Martxoko Linguaplaya

King Arthur

euskara Ver todos

2009.abendua

dagoeneko eta honezkero

HONEZKERO esapideak ziurtasunik eza adierazten du, hiztunaren ustea edo hipotesia. Adibidez: "honezkero Madrilen izango da". Beraz, esaldi horren bidez susmoa adierazten dugu. Jakin ez dakigu ziur.

DAGOENEKO esapideak aurkakoa adierazten du; hau da, ikusitako edo egiaztatutako gauzak aipatzen dira.

GOAZEN PRAKTIKATZERA!

Esaldi hau ondo dago? "honezkero jaiki zara, e!"

DAGOENEKO JAIKI ZARA, E! esan beharko genuke.

Egin ditzagun ariketa batzuk:

"Nolatan ari zara zu …………….. lanean?"
"NOLATAN ARI ZARA ZU DAGOENEKO LANEAN
“……………… esnatuko zen!"...
HONEZKERO ESNATUKO ZEN

ARAZO NAGUSIA

Arazo nagusia ala arazo nagusiena?

"Nagusi" hitza, adjektibo gisa, garrantziaren edo gorabeheraren arabera lehena denari eransten zaio. Adibidez "aste nagusia", "meza nagusia", "kale nagusia", etab. Hau da, “Nagusia”, berez da goren mailakoa hortaz “nagusiena” baztertu behar dugu.

Hau dela eta, "arazorik nagusiena" edo "kezkarik nagusienak" esan ordez, ARAZO NAGUSIA eta KEZKA NAGUSIAK esan beharko genuke.

HIZTEGI BATUA

Ele bakarrá edo bi ele? Nola idatzi behar da; tortiLA ala tortiLLa? Honetan esan behar da Euskaltzaindiak –ll gaztelaniazko grafia bera hobesten duela. Beraz, "bilete", "bilar" edo "bonbila" —guztiak ere ele bakarrez— idatzi beharrean guztiak bi elerekin idatziko ditugu: BILLETE, BILLAR eta BONBILLA.

Goiko galderari erantzunez, TORTILLA idatzi behar da.