Apirileko linguaplaya
The Awakening
Sekula pentsatu al duzu nola bizi duzun zure bizitza? Zure buruari erreparatu al diozu? Ikusiko zenukeenaz poztuko al zinateke? Ikuskizun honetan gure mundu eroari buruzko parabola modernoa agertzen da: familia, lana, garapena... eta zein motako harreman dugun esparru horiekin. Ipuinean emakumezko bat agertzen zaigu, bere bizitzarekin zer egiten ari den ez dakiena, egun batean hanka sartze batek begiak ireki arazten dizkion arte, bere errealitatearekin aurrez-aurre egitea eragingo diona.
Protagonistak korapiloa nola askatzea lortzen duen ikusi zuten eta, aldi berean, ingelesa ikasi zuten.
"The Awakening" ikuskizuna Mondragón Linguak balio erantsiko jardueren barnean bultzatutako ikuskizuna da, FNACekin elkarlanean.






