Romeo and Juliet
Arrasaten, Bilbon eta Donostian eginiko antzezlan interaktiboa
"Romeo eta Julieta" antzezlan klasikoen artea erreferente nagusietako bat da. Ezinezkoa litzateke horri buruz egin diren bertsio eta egokitzapenak zenbatzea. Sekula ezagutu al duzue kale-giroan eginiko "Romeo and Juliet" bat, ingelesa irakasteko asmo garbiarekin eta jendeak modu aktiboan parte hartzea ahalbidetzen duena? Bada tankera horretako antzezpena ikusi ahal izan zen ekainean barna, eta Modragón Linguak sustatuta, erakunde horren Arrasateko egoitzan eta FNACek Bilbon eta Donostian dituen eraikinetan.
Mondragón Linguak hilero eskaintzen ditu dibertimendua eta ikaskuntza uztartzen dituzten linguaplayak. Adi egon zaitez aurrerantzean izango diren linguaplayetara.






