Ardoarekin? Noski
Mikel Garaizabal adituak edari hori nola dastatu azaldu zigun
Mikel Garaizabalek sona handia lortu du ardoen ikerkuntzan, badaki zer dioen, ongi azaltzen du eta gainera euskalduna da eta saioa ingelesez ere eskaintzen du. Zein hobe Mondragón Linguako ikasle eta kolaboratzaileei ardo on bat nola dastatu behar den esplikatzeko? Jakina, saioak bere alor praktikoa izan zuen eta ondoren parte-hartzaile bakoitzak edalontzi eder bat eraman zuen etxera, ikertzen jarraitzeko.








